Bizkaiko foru eta ogasunaren 500 urte (1526-2026)
Nazioarteko Kongresua | Bilbo, 2026ko apirilak 27-28-29
Bizkaia Aretoa - Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Bizkaiko Forua eta Ogasuna
1526ko Erreforma, garai berrietarako Forua
1526ko apirilaren 5ean, Bizkaiko Batzar Nagusiak batzorde bat izendatu zuen indarrean zegoen Bizkaiko Foruaren erreformari ekiteko.
1526ko abuztuaren 21ean Foru erreformatu edo berri bat sortu zuten eta aurrerantzean 1452koa Foru Zaharra bihurtu zen. Hitzaurrean, Foru Zaharra “hainbeste sosegu eta justizia ez zegoen garaian idatzia eta ordenatua” izan zela adierazi zuten, eta garai berrietarako Forua berritua premiazkoa 1527an “Enperadorearen berrespena” Karlos Ia Bizkaiko Jauna eta Gaztelako Erregea zelako, lortu zuen eta baita inprimatzeko lizentzia ere, 1528an Burgosen egin zena.
Bizkaiko mundu mailako historia
Kongresu honetan Bizkaiko Foruaren eta gizartearen 500 urteko bilakaera eta gorabeherak aztertu nahi ditugu, aintzat harturik Foru Ogasuna Bizkaiko agintearen eta gobernuaren indargunea dela. Bestalde, jatorriz Bizkaikoak ziren guztiek Bizkaiko Foruari hel ziezaioketen, euren bizilekua edozein izanik ere, eta, beraz, Kongresu honen emaitzek “Bizkaiko mundu mailako historia” baten oinarriak ere sortzeko izan daiteke, Patrick Boucheronen liburuaren ereduari jarraiki.
Programak Foruak dituen alderdi guztiak eta gaur egun arte izan duen bilakaera jorratuko ditu: Bizkaiko erakundetzea eta gobernu politikoa, Batzar Nagusiak, Foru Ogasuna, ekonomiaren arlo guztiak, zuzenbide pribatua, gizartea, eguneroko bizitza, populazioa eta soziabilitatea, oroimenerako lekuak, ondare immateriala, jaiak eta herri-kultura, musika, eta Bizkaian historia egin duten bizitzak eta abar.
Ekarpenak bidaltzeko
Parte hartzeko, izenburua eta 200 hitzen laburpena bidali helbide honetara: ituna@ehu.eus
Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegia (EHU).
Gizarte eta Komunikazio Zientzietako Fakultatean (Leioa, Tel. 946012240) eta Ekonomia eta Enpresako Fakultatean (Sarriko, Bilbo).
Ekarpenak bidaltzeko azken eguna: 2025eko Azaroak 30.
Kongresuko batzorde zientifikoak, jasotako proposamenen gainean, kongresuaren programa erabakiko du.
Antolaketa Batzordea
Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegia (EHU).
Euskal Herriko Unibertsitateko ikerketa-talde finkatuak:
- Biography & Parliament.
- Euskal Herria, Europa eta Amerika. Lotura eta Harreman Atlantikoak (GIU 21/062).
- Ad Concordiam – Ekonomi Ituna Sustatu eta Zabaltzeko Elkartea.
Kongresurako izena ematea
Bilbon, 2026ko apirilak 27-29 bitartean, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaia Aretoan ospatuko den Bizkaiko foru eta ogasunaren 500 urte (1526-2026) Nazioarteko Kongresura etorri nahi baduzu, bete ezazu ondorengo izen-emate formularioa
Kongresuaren programa
Bizkaiko erakundetzea, ekonomia, gizartea eta kultura
Programak Foruak dituen alderdi guztiak eta gaur egun arte izan duen bilakaera jorratuko ditu: Bizkaiko erakundetzea eta gobernu politikoa, Batzar Nagusiak, Foru Ogasuna, ekonomiaren arlo guztiak, zuzenbide pribatua, gizartea, eguneroko bizitza, populazioa eta soziabilitatea, oroimenerako lekuak, ondare inmateriala, jaiak eta herri-kultura, musika, eta Bizkaian historia egin duten bizitzak eta abar.
Kongresuko Hitzaldiak
Bizkaiko Foru eta Ogasunaren 500 urte (1526-2026) Nazioarteko Kongresuko hitzaldiak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Bizkaia Aretoko Baroja entzunaretoan ospatuko dira, 2026ko apirilak 27a eta 29a bitartean.
Apirilak 27

Bizkaiko foru eta ogasunaren 500 urte (1526-2026)
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga
Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegiko Zuzendaria
- Apirilak 27
- 12:00
Apirilak 28

Bizkaiko foru eta ogasunaren 500 urte (1526-2026)
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga
Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegiko Zuzendaria
- Apirilak 28
- 12:00
Apirilak 29

Bizkaiko foru eta ogasunaren 500 urte (1526-2026)
Joseba Agirreazkuenaga Zigorraga
Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegiko Zuzendaria
- Apirilak 29
- 12:00
Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegia
Antolatzailea
Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegia 2007an sortutako proiektua da, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) arteko lankidetza hitzarmenaren ondorioz.
Bere sorreratik Zentroak Dokumentazio zerbitzua du, Ekonomia Itun eta Hitzarmen Ekonomiko, Foru Ogasun, euskal zerga sistema eta, oro har, federalismo fiskala edo deszentralizazio fiskala eta finantzarioari buruzko informazioa bildu, arrazionalizatu, aztertu eta zabaltzeko.
Babesleak
Kongresua non egingo den
Bizkaia Aretoa - EHU
Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoa Bilboko gune enblematiko batean kokatzen da, Itsasadarrari eta Guggenheim museoari begira. Álvaro Siza arkitektoak diseinatu zuen eraikin hau, Abandoibarra etorbidearen erdi-erdian dago, Pedro Arrupe eta Deustuko zubien artean.
Gaur egun, era guztietako ekitaldi sozial, kultural, akademiko eta zientifikoen egoitza da, horietatik asko EHUk antolatutakoak. Horrek, Bizkaia Aretoa erreferentziazko egoitza batean bilakatu du Bilbo mailan ekitaldien sektorean.
Harremanak
Kongresuari buruzko informazioa
Kongresuari buruzko informazio zehatzagoa jaso nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Ekonomia Itunaren eta Foru Ogasunen Ikerketarako Ituna Agiritegiarekin.
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera
09:00 - 14:00
Leioa Itunagunea
946 012 240
Sarriko Itunagunea
946 017 011
E-posta
ituna@ehu.eus
Deskargatzeko liburua
Bizkaiko Foru Aldundiaren historia. 1500-2014
Foru Aldundiak eta Batzar Nagusiak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde nagusietako bat dira. EAEko hiru lurraldeetako bakoitzak (Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia) batzar legegile bat – Batzar Nagusiak – eta foru-gobernu bat ditu, eskumen zabalekin, horien artean zuzeneko eta zeharkako zergak arautzea eta biltzea.
Batzar Nagusiak, Estatuko gainerakoak ez bezala, Lurralde Historikoetako benetako parlamentuak dira, eta Foru Aldundiko Gobernuaren buru eta buru den Ahaldun Nagusia aukeratzen dute bertako kideen artetik. Lurralde bakoitzeko Foru Gobernua Ahaldun Nagusiak zuzentzen du, eta diputatu-talde bat aukeratzen du, gehienez ere hamar diputaturekin. Foru sailen ardura izango dute, Ogasuna, Administrazio Publikoa eta Udalekiko harremana, Sustapen Ekonomikoa, Herri Lanak eta Garraio Publikoa, Ingurumena eta Nekazaritza, Gizarte Ekintza edo Kultura bezalako gaien banaketaren arabera.
Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako monografia historiko honetan Bizkaiko “Diputatu Nagusi” guztiak identifikatzen eta zerrendatzen dira, 1500etik 2014ra (liburua argitaratu zen urtera), Frankismo garaian demokratikoki hautatuak izan ez arren karguan egon zirenak barne, eta Bizkaiko foru-erakundeen historia aztertzen da, ordutik gaur arte.
Egileak
Joseba Agirreazkuenaga, Eduardo Alonso, Alberto Angulo, Nieves Basurto, Lourdes Etxebarria, Iñaki Garcia, Aritz Ipiña, Santiago Larrazabal, Rafael Lopez, Fernando Martinez, Ramón Oleaga, Susana Serrano, Mikel Urquijo, Mikel Zabalza.